Zerbitzuak

Itzulpenak
Kalitatezko itzulpen eleanitza
Hitzurunek 1999. urtetik eskaintzen du kalitatezko itzulpengintza eleaniztuna hainbat arlotan: administrazioa, unibertsitatea, enpresa, zuzenbidea, ekonomia, hezkuntza, publizitatea eta ikas-materialak, besteak beste.

Interpretazioa
Aldibereko eta esan osteko interpretazioan adituak gara
Zerbitzu eleaniztun eta lantalde profesionalaz gainera, zuzeneko aholkularitza osoa eskaintzen dugu hasiera bertatik; bezeroen beharrak sakon aztertzen ditugu, hizkuntz zein teknika arlokoak, alderdi guztiak kontuan hartuko dituen zerbitzu egokiena eskaini ahal izateko.

Zuzenketa eta hizkuntz aholkularitza
Testu zuzen eta erabilgarriak
Testu osoa, zuzena, irakurgarria eta egokiaren bila bazabiltza, jar zaitez gurekin harremanetan. Hizkuntz aholkularitzaren beharra izanez gero, berriz, gure profesionalek lagunduko dizute bide egokiena aukeratzen.

Transkripzioa
Audio eta Bideoen Transkripzio Profesionala
Audio edo bideo fitxategiak testu bihurtzen dituen transkripzio zerbitzu espezializatua. Transkripzio programa egokiekin eta bertako profesionalekin.

Azpidatzia
Esperientzia-hamarkadak
Itzulpengintzaren arloan hamarkadetan zehar eskuratutako esperientziak aukera ematen digu itzulpenaren munduan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den beste zerbitzu bat eskaintzeko: azpititulazioa.