Hitzurun interpretazio arloan erabat errotuta dagoen enpresa da; gure ibilbideak hala erakusten du. Adituak gara interpretazio mota hauetan.
Aldibereko interpretazioa
Esan osteko interpretazioa
Zinpeko interpretazioa
Interpretazio zerbitzua aurrez aurre eta urrunetik eskaintzen dugu, bezeroari erosoen zaion moduan. Horretaz gainera, bilera txikietarako Infoport sistema eskaintzen dugu, formatu txikiko bilera eta ekitaldietarako.
Aukera ezazu interpretazio mota eta zerbitzu aukera
Aldibereko zein esan osteko interpretazioa aukeratu ondoren, hauta ezazu zer motatako ekitaldia antolatu nahi duzun: aurrez aurrekoa edo urrunekoa.
Aukera zein dela ere, gaian adituak diren profesionalak arduratuko dira zure ekitaldiaz. Gurekin harremanetan jarri ondoren, aholkularitza osoa eskainiko dizugu proiektuaren hasiera bertatik.
Xehe-xehe aztertzen ditugu bezero bakoitzaren beharrak, hizkuntz nahiz teknika arlokoak, eskakizun guztiak beteko dituen zerbitzua eskaintzeko.
1999. urtetik, komunikazio globala eskainiz zure ekitaldi eta bilera guztietan.