Itzulpen eta interpretazio zerbitzuak
Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak: 26 urtetik gorako bidaia itzulpengintzan
Hitzurun 1999. urtean sortu zen, itzulpengintza arloan kalitatezko zerbitzua eskaintzeko asmoz.
Hizkuntza hauetan lan egiten du, bereziki: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, portugesa, italiera, katalana eta galegoa.
Zerbitzu nagusiak
Itzulpenak
Kalitatezko itzulpen eleanitza
Hitzurunek 1999. urtetik eskaintzen du kalitatezko itzulpengintza eleaniztuna hainbat arlotan: administrazioa, unibertsitatea, enpresa, zuzenbidea, ekonomia, hezkuntza, publizitatea eta ikas-materialak, besteak beste.
Interpretazioa
Aldibereko eta esan osteko interpretazioan adituak gara
Zerbitzu eleaniztun eta lantalde profesionalaz gainera, zuzeneko aholkularitza osoa eskaintzen dugu hasiera bertatik; bezeroen beharrak sakon aztertzen ditugu, hizkuntz zein teknika arlokoak, alderdi guztiak kontuan hartuko dituen zerbitzu egokiena eskaini ahal izateko.
Zuzenketa eta hizkuntz aholkularitza
Testu zuzen eta erabilgarriak
Testu osoa, zuzena, irakurgarria eta egokiaren bila bazabiltza, jar zaitez gurekin harremanetan. Hizkuntz aholkularitzaren beharra izanez gero, berriz, gure profesionalek lagunduko dizute bide egokiena aukeratzen.
Jarri harremanetan zure itzulpen, interpretazio, zuzenketa, transkripzio edo azpititulazio zerbitzua eskatzeko
08:00etatik 16:00etara (astelehenetik ostegunera)
08:00etatik 15:00etara (ostiraletan)
Hitzurunengan konfiantza duten bezeroak
